|
Zer da? Irenia-Bake Jokoak, bake kultura eraikitzearen beharraren bultzatzaile diren diziplina anitzetako profesional eta irakasle tade batek sortutako proiektuaren izena da, hiritartasun arduratsua sortzeko heziketaren bidez.
Emozioen bidezko ikasketaren aldekoak izateaz gain, gure jarduerak jokoa baliabide pedagogikoa dela medio diseinatzen ditugu. Jokuak (simulazio, rol edo eta mahaikoa) errealitateari beste ikuspegi batetik begiratzea ahalbidetzen digu, enpatia erraztuz. Gure programa eta jardueren bitartez, helburu anitzak lortzen ditugu: biztanleria bake kulturara hurbiltzea, munduan dauden bestelako kultura, desberdintasun eta gatazkak ezagutzea, zehazkiago eskualde mediterraneoan.
Ireniak ikastetxeei, hezkuntza maila desberdinei eta irakasleriaren prestakuntza iraunkorraren barruan, tailer eta jarduera multzo zabala proposatzen die. Tokiko administrazioei, bakerako heziketaren, garapenaren eta kulturartekotasunaren arloetan jorratutako programetan duen eskarmentua eskaintzen die.
IRAKASLEAK
Josep-Miquel Alegret · Cariad Astles · Jean Bosco Botsho · Hatem Hamza · Blanca Isern · Yorgos Konstantinou · Nathalie Lebris · Imma Llort i Juncadella · Rivka Poal · Sergei Shmat Eta beste kolaboratzaile zehatzak.
|